Ikasturte hasiera guztietan bezalaxe, gaur Bizikidetza eguna ospatu dugu. Portaera egoki eta osasuntsuaren sustapenerako 14 printzipioen lanketari hasiera eman diogu komunitatean. Goizean zehar hainbat lanketa eta ekintza egin ditugu gelakideekin, baita beste maila batzuetako kideekin ere eta, ondoren, 11:15ean anfiteatroan elkartu gara ekintza kolektibo batekin goiza amaitzeko. Koloretako kamisetak ekarri ditugu, aniztasuna eta era berean taldea adierazteko. Egun ederra pasa dugu. Ikusi nahi?
Bizikidetza egunak 2025
