Duela aste batzuk iragarri bezala, 6. mailakook Aita Mari itsas-salbamentu humanitarioaren aldeko ekintza solidariotan erabat murgilduta gaude:
- Tolare jatetxean bi pertsonentzako otordua sari duten errifak herrian barrena saltzen
ari gara. Oraindik errifa batzuk saltzeko ditugunez erostera animatzen zaituztegu. - Miren tabernan txitxirio kopurua asmatzeko erronka ere martxan jarri dugu. Porra
honen saria Miren tabernan bertan bi pertsonentzako otordua izango da. - Datorren igandean, maiatzak 18, Arraguako festetan goiz eta arratsaldez
Elkartasun Azoka egingo dugu. Horretarako, hainbat produktu eskainiko ditugu:
Gozo kontuak eta eskuz egindako objektuak. Horrez gain, Urrats liburudendak
eskeinitako motxila eta eskola materiala sari duen txitxirio-porra ere martxan jartzeko
asmoa dugu.
Ikus zenezaketenez, badugu zer eskertua Tolare, Dixidu, Miren eta Urratseko jendeari. Gora
zuek!
Hau guzti hau gutxi balitz, ekainaren 9an hitzordua dugu Aita Mariko ordezkariekin lortutako
dirua eman eta haien lanaz hitz egiteko. Ilusio faltan ez gaude!