Oxford azterketa: ekainak 13, Oiartzon

Oiartzok, Haurtzaro eta Orereta Ikastolon batxilergo ikastolak, Oxford University-ren “Oxford Test of English” azterketa egiteko aukera eskaintzen du C1 mailara arte. Froga honen bitartez ingeleseko ezagutzak neurtu eta ziurtagiria lortzeko aukera eskaintzen da, ikastetxean bertan azterketa bakarra eginda. Hona hemen azterketaren beraren ezaugarriak eta Oiartzoko deialdiaren xehetasunak.

“OXFORD TEST OF ENGLISH” AZTERKETAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

  • Bi orduko iraupena du eta ordenagailuz egiten da.
  • Hizkuntzaren ezagutzaren oinarrizko lau konpetentziak neurtzen ditu: speaking, writing, listening eta reading.
  • Konpetentzietako batean desio den maila lortzen ez bada, hurrengo deialdi batean konpetentzia hori bakarrik hobetzeko aukera du ikasleak, ongi egin dituen konpetentzien frogak berriz egiteko beharrik gabe.
  • Azterketak ikaslearen ingeles-maila ziurtatzen du (ez dago “gainditua” edo “ez gainditua” kalifikatiborik). Oinarrizko konpetentzia bakoitzean ikasleak duen maila erakusten du azterketak (A2, B1, B2, C1). Batez besteko maila orokorra ere adierazten du C1 mailara arte, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua oinarri hartuta.
  • Azterketaren emaitzak 15 egunen buruan jasotzen dira.
  • Azterketaren gaineko informazio gehiago eta eredu bat ikusteko aukera: www.oxfordtestofenglish.es

OIARTZOKO DEIALDIAREN XEHETASUNAK

  • Eguna: ekainak 13
  • Ordua: 10:00-12:00
  • Lekua: Oiartzo Ikastola
  • Prezioa: 80€
  • Mailak: DBH3ko, DBH4ko eta Batxilergoko ikasleentzat.
  • Plaza kopurua: 10 ikasle (gehiagok izena emango balute, deialdi gehiago egiteko aukera egon daiteke)
  • Azterketa egiteko eskaera: bete inprimaki hau (https://forms.gle/RPo8dDJJ7pRzhYYn8 maiatzaren 17a baino lehen. Inprimakia betetzea ez da matrikula egitea. Azterketa egiteko eskaera egiten dutenekin harremanetan jarriko dira Oiartzoko arduradunak matrikulazioari lotutako xehetasunen berri emateko.