LH5. mailako ikasle-irakasleak Gernikan izan ziren joan den ostiralean, otsailak 23. Juntetxea eta Euskal Herria museoa bisitatu zituzten.
Gernikako Batzarretxea edo Gernikako Juntetxea Bizkaiko Batzar Nagusien biltokia eta egoitza den eraikina da. Bizkaiko Gernika udalerrian dago. Batzar-aretoa Batzarretxearen erdigunea da. Hemen Bizkaiko Batzar Nagusien biltzarrak ospatu ohi dira.
Batzarretxea eta Gernikako Arbola Euskal Herriaren ikur bizi gisa aurkezten zaizkigu.
Euskal Herria museoa, berriz, Gernikako erdigunean dagoen museoa da, Montefuerte edo Alegria Jauretxean hain zuzen ere. Euskal Herriko ingurune fisikoa eta arkeologia, kultura, etnografia, merkataritza eta industrigintza jorratzen ditu. Bertan, ikasleek herriak nola osatzen diren edota foruak zer diren ikasi zuten. Horretarako, mozorrotu egin ziren, rol jokoaren bidez azaldutakoa hobe ulertzeko eta barneratzeko.