Haziak egitasmoko saioak dira Askebideak.
LH6. mailan hiru saio egin ditugu laguntasunaren kontzeptua lantzen eta Nahikoa da! esateko beharra sentiarazi diguten kasuak aztertzen. Horretan trebatzen aritu gara, bakoitza nola sentitzen den adieraztearen garrantzia jorratuz eta besteei mugak jartzearen balioa indartuz.
Gure arteko harreman osasuntsuak bultzatzen lagundu digu eta Askebideek barneko hori askatzeko eta elkarrekin partekatzeko aukera eskaini digute. Esan hitzekin, Esan irudiekin, Esan erritmoarekin eta Esan ipuinekin izan dira aurtengo Askebideak.
Hemen bideo laburpena eta sortutako rap-a: Urrun edo gertu