Lehengo ikasturtean gure ikasleek egindako lan guztiari esker, udara honetan beraien programa aurrera atera dute Chernobilen Lagunak elkarteko kideek, eta Ukrainako adingabe talde batek gure artean udara pasatu du.
Aldi berean, bi hilabetetik behin, Ukrainako familien artean lehen beharretako otarrak banatzen dituzte, Ivankiv-eko denda baten bitartez, horiek ere gure laguntza izan dezaten.
Eskerrik asko gure ikasleei egindako lanagatik, eta gure komunitateari babesagatik eta sostenguagatik! Bejondeizuela!