40. Lexoti Bertso Sariketa

Atzo, ekainak 6 osteguna, 40. Lexoti Bertso Txapelketa egin zuten. Idatzizko lehiaketaren sariak banatu zituzten, batetik. Hona gure saridunak:

LH6:

  • Txapeldunordea: Unai Iturain.
  • Txapelduna: Kattin Garai.

DBH1

  • Txapeldunordea: Manex Arabolaza.
  • Txapelduna: Udane Bereau.

Oholtzara igo ziren denak euren bertso sarituak kantatzera.

Bestetik, bat-bateko saioa egin zuten. Bertan parte hartu zuten Bertso Eskolako LHko eta DBHko ikasleek, baita Egiar Otegi eta Peru Alijostes ikasle ohiek eta Kattalin Arabolaza DBH3ko ikasleak gonbidatu berezi bezala.