Garraioa

Garraio zerbitzuko oinarrizko arauak

• Garraio zerbitzua Ikasleek soilik erabil dezakete.
• Ikaslearen geltokia izen-emate orrian adierazitakoa izango da. Egin nahi den edozein aldaketa idatziz adierazi behar du gurasoak; idazkaritzan daude ereduak.
• Garraioa ikastolako zerbitzua izanik, ikastolako arauak beteko ditugu:

  •  Autobusean ere EUSKARAZ hitz egingo dugu.
  • ERRESPETU OSOZ tratatu behar ditugu: autobuseko arduraduna, gidaria, kideak, eta nola ez, autobusa bera ere bai.
  • Gure lekuan eserita egongo gara bidaia osoan (arduradunak esandako lekuan).
  • Segurtasun uhala erabiliko dugu beti, eta ikaslearen ardura ere izango da bidai guztian lotuta eramatea.
  • Autobusean ezin dugu ezer jan eta ezer leihotik bota, eta ez dugu sakelakorik erabiliko.

Garraioa Bigarren Hezkuntzan Xorrolarekin

DBHko autobus erabiltzaileek, Xorrola erabiliko dute. Nola? Ikasle bakoitzak bere Mugi txartela izango du Xorrola erabiltzeko. Goizeko etorrera Xorrolaren bidez izango da, 07:40ean Arraguatik ateratzen da.  Eta eguerdian ere Xorrolan joango dira ikasleak.

Oinbusa

OINBUSA egitasmoa martxan da eta Ugaldetxo, Iturriotz eta Altzibartik oinez etortzeko seinaleak jarrita daude. Alexiako Galeriak atalean duzue antolaketari dagokion dokumentua.

Bizikletaz ikastolara

Ekimen hau LH eta DBHko ikasleei irekia dago. Bizikleta gordailua prestatua dago, jantokiaren ondoan.

Atea 07:30ean ireki eta 16:45ean itxiko dugu. Eskolaz kanpoko ekintzen bukaeran ere gordailuko atea irekiko du monitoreak. Erabiltzaileek bizikleta giltzarrapoarekin utzi behar dute eta kaskoa gelara eraman. Ikastola ez da bertan uzten diren bizikleten erantzule egiten, ezta gordailutik kanpo uzten diren bizikletez ere.

Ikastolako ordutegiaren barruan, eguerdikoa eta ekintza osagarrietakoa barne, ezin izango da bizikleta gainean ikastolako eremuan ibili. Garai horretan bizikletaz etortzen denak, ikastolako eremu barruan bizikleta eskuan hartuta eramango du gordailura, eta irten ere modu horretan irtengo da.

Patinetez ikastolara

Ikastolako ordutegiaren barruan, eguerdikoa eta ekintza osagarrietakoa barne, ezin izango da patinete gainean ibili ikastolako eremuan. Garai horretan patinetez etortzen denak patinetea eskuan hartuta eramango du gordailura, eta irten ere modu horretan irtengo da. Erabiltzaileek patinetea giltzarrapoarekin utzi behar dute gordailuan, eta kaskoa gelara eramango dute.

Garraio Zerbitzuko arduraduna Leire Otamendi Sarasola da.

Autobuseko arduradunaren eginkizuna da ikasle guztiak autobusean jasotzea eta beren geltokietan uztea. Edozein argibide nahi izanez gero, harekin harremanetan jarri behar da. Horretarako idazkaritzara deitu eta abisua utzi behar duzue, eta ondoren bera jarriko da zuekin harremanetan.

Mezu zuzenak emateko honako zenbakira honetara ere idatz dezakezue: 688 803 049 (Leire).