Garraioa

Funtzionamendu orokorra:

Ikasle guztiak autobusean jaso eta beren geltokietan uzten dira goizean eta arratsaldean. Ibilbidea Gurutzetik hasi, Arragua, Lartzabal, Fanderia, Ugaldetxo, Ibarre, Iturriotz, Altzibar, Karrikatik pasa ondoren ikastolara etortzen da autobusa. Erabiltzaileen baitan osatzen da ibilbidea.

Garraio Zerbitzuko zerbitzuko arduraduna Leire Otamendi Sarasola da. Autobuseko arduradunaren eginkizuna da ikasle guztiak autobusean jasotzea eta beren geltokietan uztea. Edozein argibide nahi izanez gero, harekin harremanetan jarri behar da. Horretarako idazkaritzara deitu eta abisua utzi behar duzue, eta ondoren bera jarriko da zuekin harremanetan.

Zerbitzu honek kontuan hartu beharreko hainbat oinarrizko arau ditu.

Zer balio lantzen ditugu garraioan?

  • Segurtasun uhalaren garrantzia lantzen da, autonomiaz ohitura hauek barneratu eta ikaslearen ardura landuz.
  • Elkarbizitzako kodigoak garrantzitsu izango dira garroian ere: autobuseko arduradunarekin, gidariarekin, kideekin, eta nola ez, autobusa bera zaintzearen garrantzia nabarmenduko da.
  • Hizkuntza ohiturak indartuko dira.
  • Bakoitzak bere lakua izango du, horrela kudeaketa lanak errazago bideratuz.

Egunerokorako zehaztasunak: 

Autobusak hezitzaile erreferentea du.

Garraioko zerbitzuan altak eta bajak emateko prozedura bat zehaztuta dugu.

Eta azkenik, garrantzitsua da jakitea autobusen ordutegiak zeintzuk diren, urte hasieran erabiltzaileen baitako ordutegia zehazten da.

KUDEAKETA

Egunerokoan zuzeneko mezuak helarazteko 688 803 049 zenbaki hau erabili daiteke. Eta komunikatzea lortuko ez balitz, idazkaritzan ere bideratu daiteke.

BESTELAKO GARRAIOBIDEAK

XORROLA: DBHKO IKASLEENTZAT

DBHko autobus erabiltzaileek, Xorrola erabiliko dute. Nola? Ikasle bakoitzak bere Mugi txartela izango du Xorrola erabiltzeko. Goizeko etorrera Xorrolaren bidez izango da, 07:40ean Arraguatik ateratzen da.  Eta eguerdian ere Xorrolan joango dira ikasleak.

OINBUSA

OINBUSA egitasmoa dago herrian eta Ugaldetxo, Iturriotz eta Altzibartik oinez etortzeko seinaleak jarrita daude.

BIZIKLETAZ IKASTOLARA

Ekimen hau LH eta DBHko ikasleei irekia dago. Bizikleta gordailua prestatua dago, jantokiaren ondoan.

Atea 07:30ean ireki eta 16:45ean itxiko dugu. Eskolaz kanpoko ekintzen bukaeran ere gordailuko atea irekiko du monitoreak. Erabiltzaileek bizikleta giltzarrapoarekin utzi behar dute eta kaskoa gelara eraman. Ikastola ez da bertan uzten diren bizikleten erantzule egiten, ezta gordailutik kanpo uzten diren bizikletez ere.

Ikastolako ordutegiaren barruan, eguerdikoa eta ekintza osagarrietakoa barne, ezin izango da bizikleta gainean ikastolako eremuan ibili. Garai horretan bizikletaz etortzen denak, ikastolako eremu barruan bizikleta eskuan hartuta eramango du gordailura, eta irten ere modu horretan irtengo da.

PATINETEZ IKASTOLARA

Ikastolako ordutegiaren barruan, eguerdikoa eta ekintza osagarrietakoa barne, ezin izango da patinete gainean ibili ikastolako eremuan. Garai horretan patinetez etortzen denak patinetea eskuan hartuta eramango du gordailura, eta irten ere modu horretan irtengo da. Erabiltzaileek patinetea giltzarrapoarekin utzi behar dute gordailuan, eta kaskoa gelara eramango dute.