Zerbitzu osagarriak

Zerbitzu osagarriez arduratzen diren profesional guztiak Ikastolako langileak dira eta, beraz, zuzeneko harremana dute pedagogia-proiektuan jarduten duten lankideekin. Zerbitzu osagarriak hezkuntza-proiektuan erabat integratzeko apustua egin du Haurtzaro Ikastolak; ikasgelatik haratago, hezkuntza modu integralean lantzeko apustua, hain justu.

JANTOKIA: sukalde propioa eta etxeko otorduak

Adin eta maila guztietako ikasleentzako jangela zerbitzua eskaintzen du Haurtzaro Ikastolak. Eta badu bereizgarri bat: otordu guztiak Ikastolako sukaldean bertan prestatzen dira.

GARRAIOA: erabiltzaileen neurrirako zerbitzua

Haurtzaro Ikastolak garraio-zerbitzua eskaintzen du. Autobus egokitua du irisgarritasuna bermatzeko. Ohiko edo egungo autobus-zerbitzuak heltzen ez diren guneetako familiei edota kasuan kasuko behar edo egoerei erantzuteko prest dago Ikastola.

GOIZEKO ZAINTZA: eskolak hasi aurreko gune goxoa

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako familiei zaintza-txokoa eskaintzen die Haurtzaro Ikastolak 7:30etik 9:00ak arte.

LIBURU TXOKOA: irakurketa gozamenerako den txokoa

Edozein familiari liburu txokoaz baliatzeko aukera eskaintzen die Haurtzaro Ikastolak, bertan dauden liburuez gozatzeko haur zein heldua.