Garraioa
Garraio zerbitzua Haurtzaro Ikastolan
|
||
Bajak Eskolaz kanpoko ekintzak dituzten egunetan 16:30etako zerbitzuan.
Ikastolak antolatzen dituen eskolaz kanpoko ekintzen kasuan:
Ikastolan ulertzen dugu ez dela egun horietan 16:30etako autobusean joango. Hala izanik haur hori falta bada autobusa ez da zain egoten. Baina gerta daiteke egunen batean haurra etxera joan behar izatea nahiz eta eskolaz kanpoko ekintza izan egun horretan. Kasu honetan, BETI idazkaritzan adierazi behar da edo garraio arduradunari abisua pasatuko zaio ondorengo telefonora deituz edo mezu bat bidaliaz (whatsapp bat adibidez): 688 803049 ( Eskarne). Ikastolak antolatzen ez dituen eskolaz kanpoko ekintzen kasuan:
Ikastolan ez dugu informaziorik haur bakoitzak noiz duen ekintza hori. Beraz ulertzen dugu egunero haurrak zerbitzua erabiliko duela. Hala izanik, aurreko kasuan bezalaxe haur hori falta bada autobusa zain egongo da eta haurra lokalizatzeko abisua emango du idazkaritzan. Egoera bideratzeko jarraitu beharreko prozedura aurreko puntukoaren berdina da. o GURASOEK IDATZIZ adieraziko dute haurrak ZEIN EGUNETAN EZ DUEN garraioa arratsaldez erabiliko. o Egun horietakoren batean zerbitzua erabiliko badu, idazkaritzan adierazi behar da edo garraio arduradunari abisua pasatuko zaio ondorengo telefonora deituz edo mezu bat bidaliaz (whatsapp bat adibidez: 688 803049 ( Eskarne) Baja puntualak beste arrazoiren batengatik
Egunen batean haurrak ez badu etxera joateko garraioa erabiliko, BETI abisatu behar da:
Abisurik eman ez eta ikastolara haurraren bila etortzen bada gurasoa, AUTOBUS GELTOKIAN JASOKO DA HAURRA, ETA ARDURADUNARI BERRI EMANGO DIO GURASOAK.
Arren, prozedura horiek betetzea eskatzen dizuegu. Modu horretara kudeaketa ona lortzeaz gain, haurrentzat segurtasuna bermatuko dugu.
Xorrolan ikastolara
DBHko autobus erabiltzaileek, ikastolako autobus zerbitzuaren osagarri XORROLA ere erabiliko dute ikasturte honetan. Nola?
Bizikletaz ikastolara
![]()
Ikastolako ordutegi barruan, eguerdikoa eta ekintza osagarrietakoa barne, ezingo da bizikleta gainean ikastolako eremuan ibili. Garai honetan bizikletaz etortzen denak, ikastolako eremuan bizikleta eskuan hartuta eramango du gordailura eta irten ere modu horretara egingo da.
Patinetez ikastolara
Ikastolako ordutegiaren barruan, eguerdikoa eta ekintza osagarrietakoa barne, ezingo da patinete gainean ibili ikastolako eremuan. Garai horretan patinetez etortzen denak, ikastolako eremuan patinetea eskuan hartuta eramango du gelara eta irten ere modu horretan egingo da.
|