Ostiral goizean, urriaren 6an, Zientzia-Nobel saridunekin solasean aritzeko aukera paregabea izan zuten Haurtzaro Ikastolako Uxue Arozena, Nara Susperregi eta Ekain Torko DBH4. mailako ikasleek.
Pedro Miguel Etxenike euskal fisikari erreferenteak gidatutako eta Donostia International Physics Center-ek (DIPCek) antolatutako Passion for Knowledge jaialdiko ekitaldietako batean izan ziren, Victoria Eugenia Antzokian.
Oiartzuar ikasleek Maria Vallet Regí (biomaterialetan aditua), Jean-Marie Lehn (Kimika Supramolekularrean Nobel Saria) eta Jack Szostak (Zahartzea eta Bizitza Artifizialean aditua eta Medikuntza Nobel Saria) ikertzaileei zuzen zuzenean ikerketa-galdera bana egin zizkieten eta beraien erantzunez gozatu zuten. Ramon Gorrotxategi irakasleak lagundu zien.