Agenda 30eko proiektuaren Ostadar zirkuluko bilera, garai batean Ingurumen batzordea zena, egin genuen ekainaren 3an. Bertan, Haurtzaro ikastolako komunitatea osoa ordezkatuz LH eta DBHko ikasleak, gurasoak, lehendakaria, zuzendaria, eta irakasleak oso giro onean bildu ginen.
Bileraren helburua urtean zehar egindakoa partekatzea eta baloratzea izan da eta, denon artean, ikastola jasangarriago baterako bidean ideak trukatzea. Bilera oso emankorra eta aberatsa izan zen ikasleen eta gurasoen parte hartze handia eskertuz datorren ikasturterako idei berriak jaso genituen.