Ongi egindako lanari, merezitako saria

Euskaltzaindiako Azkue sarietan A kategorian, honako sariak eskuratu dituzte gure ikasleek:

  • Narrazioan:
  1. saria Harriet Mitxelena Lekuonak (DBH2) lortu du Horma lanarekin.
  • Poesian:
  1. saria Intza Mitxelena Mendizabalek (DBH2) eskuratu Ispilua lanarekin.
  2. saria Liher Larrea Etxebestek (DBH1) lortu du Maindire kuttuna lanarekin.

Ohikoa bihurtu denez, lan gehien aurkezten duen ikastetxeari saria, beste behin, Haurtzaro Ikastolari eman digute. Saria lehenengoz 2018an banatu zuten eta orduz geroztik, urtero Haurtzarok jaso du.

Guztira 180 lan inguru aurkeztu ditu ikastolak.