Komunitatean errotuta gaude

Denon artean eraikitako ikastola proiektua, denontzat irekia. Ikastolen proiektua denon artean eraikitakoa eta denona da. Irekia eta publikoa da, eta komunitatearen beharretatik eta ilusiotik sortu eta hazi da. Familiak, irakasleak, langileak eta herriko eragileak: guztiok osatzen dugu proiektu hau, eta guztiok egiten dugu aurrera.

Gure oinarriak:

Lankidetza
Elkarrekin lan egiten dugu, ikasleen garapen oso eta bermatuaren alde. Familiek, irakasleek eta gainerako eragileek bide bera partekatzen dute.

Parte-hartzea
Ikastola guztiona da, eta guztiok har dezakegu parte bertan. Familien ahotsak eta iritziak ezinbestekoak dira proiektua eraikitzeko eta hobetzeko.

Elkarlana
Erabakiak elkarrekin hartzen ditugu, eta ardurak elkarrekin banatzen. Elkarlanak indartzen gaitu, eta proiektua bizirik mantentzen du.

Herri onurako kooperatiba

Herri onurako kooperatiba gara. Gure helburua ez da irabaziak lortzea, herriari eta hizkuntzari zerbitzua ematea baizik: kalitatezko hezkuntza euskaraz, denontzat eskuragarri eta gure ingurunean errotua.