Euskaraz sortuak, Euskal Herriarentzat

Haurtzaro Ikastola euskaraz bizi da, euskaraz hezten du eta euskaraz egiten du herri. Euskal Herriko Ikastolen elkarteko kide gara, eta 60. hamarkadatik Euskal Herri osoa oinarri duen hezkuntza eredu bakarraren parte.

Ikastolak ez ziren inon aginduta jaio. Familiek, irakasleek eta herritarrek sortu zituzten, euskarak ikasgelan ere lekua izan zezan. Ekimen hari esker, belaunaldi asko euskaraz hezi dira, eta gaur egun ere eredu hori bizirik dago, hedatzen eta berritzen.

“Euskara ardazteko herri bat da, eta gaur egun ere argi dugu garrantzi handia duela euskara izateak, herri hau euskaratik egiten dugu edo ez da herri izango”

Donibane Azkarate, Ikastolako irakaslea

Gure ikasleek euskaraz ikasten dute, baina horrez gain, euskal kulturan eta herrian errotzen dira: jaietan, lekuko tradizioetan, ahozko ondarean eta Euskal Herriko lurraldeen ezagutzan. Herri bati lotuta hazten diren pertsonek identitate sendoa eta begirada zabala izaten dituzte.

Euskalduna eta euskal herritarra izatea ez da iragana gogoratzea bakarrik; etorkizuna elkarrekin eraikitzea ere bada.

Herri hau euskaratik egin nahi dugulako
Euskara ez da hizkuntza bat gehiago, herria egiteko modua da guretzat, gure balioetan oinarritutako herria. Horren lekuko Ikastolak: 7 probintzietan herria euskaratik egitea helburu dugun proiektu pedagogikoak. Ikastolen bihotzean euskara dugu, gure izaeraren ardatz. Gure egunerokoa euskaraz bizi dugu eta hori horrela izaten mantendu dezagun, gazteen ekintzailetza eta euskara uztartzen dituen proiektua dugu ikastolan: Eskuttun euskara taldea. Ekintzailetza eta euskara bi bide izatetik, elkar indartzen duten zutabe dira Eskuttunen. Hizkuntza batek komunitatea sortzen duenean, komunitate horrek herria eraikitzen du. Eta herri hau euskaratik egin nahi dugu, euskaratik egiten ez badugu, izango al da bada herririk?

Mitologia, misterioa, herri usadioa: Ihoteak gure ikastolan
Ihote jaien ospakizunarekin euskal kulturari presentzia eman, euskal inauteriak ezagutu eta gure herriari ekarpena egin nahi dugu Haurtzaro Ikastolan. Gure hezkuntza proiektuan txertatua dugun pertsona ereduaren bereizgarrietako bat euskalduntasuna da eta modu horretan ulertzen dugu, euskal kulturako ospakizunetan parte aktiboa izango duen pertsona heztea, eta modu horretan gure herriko usadiotik jaso dugun Ihoteekiko ezagutza, maitasuna eta zaintza komunitatean partekatzea. Hori guztia jaso nahi izan dugu mimo handiz sortutako ikus-entzunezko honetan.