Hezkuntza arduratsua

Haurtzaro Ikastolan, hezkuntza ardura nagusia da: haurrekiko, gazteekiko eta gure herriarekiko. Horregatik, gure hezkuntza-proiektua berritzailea eta eraldatzailea da, kalitatezkoa eta burujabea.

Proiektu propioa dugu, geuk pentsatua eta geuk erabakia, eta bere muinean hiru gauza ditu:

  • Bizikidetza: elkarrekin bizitzen eta elkarrekin hazten ikasten dugu.
  • Ongizatea: haur eta gaztetxo bakoitza ondo sentitzea da edozein ikaskuntzaren oinarria.
  • Autonomia: norberaren bidea egiteko gai izan daitezen laguntzen diegu, kritikoki pentsatzen eta erabaki propioak hartzen.

Helburu argia dugu: pertsona errespetuzkoak, seguruak eta zainduak hezi. Beren buruarekin eta besteekin ondo daudenak, eta munduari konfiantzaz eta begirunez begiratzen diotenak.

Hori da guretzat hezkuntza arduratsua: gaurko ikasleak bihar eraikiko duen gizartearen ardura hartzea.

INAUTERIAK:

Urteak dira Inauterietako eguna berezia denetik gure ikastolan. Urtero-urtero mimo handiz prestatzen ditugu mozorroak eta eguna bera. Goiz-goizetik herrian zeharreko desfilea egiten dugu, eta eguneko momenturik bereziena arratsaldean izaten da: gure komunitate osoari eskaintzen diogun emanaldia. Aurreko asteetan buru-belarri aritzen gara prestaketa lanetan, baita entseguetan ere. Egun horretan taldean osatzen dugun eskaintza ahalik eta ondoen egiteko, eta nola ez, prozesuan bertan gozatzeko.

JOLAS EREMUAREN TRANSFORMAZIOA:

Eraldaketak jolasteko modu berriak ekarri ditu. Esperimentaziorako, imitaziorako, interakziorako, bizitzeko, egoteko eta aritzeko molde berriak. Argi dago gelan egiten diren balioen lanketa eta euskararen lanketa sustatu behar direla espaziorik espazio, barrualdean nahiz kanpoaldean.

Bizitzarako hezkuntza oinarri dugun honetan, espazio eremuak ere garrantzia berezia du. Horregatik, jolasleku berria osatu dugu komunitetean. Ezagutu nahi prozesua eta ametsa errealitate bihurtuta?