Matrikula zaitez!

Bilera data:
urtarrilak 28, 17:00etan Urmendin hasi eta Haurtzaron jarraitu

Ate irekiak:
urtarrilak 31, 10:30ean eta 15:30ean, otsailak 1 11:00etan eta otsailak 5 10:30ean eta 15:00etan

Matrikulazio-garaia:
otsailak 3-14

Zatoz Ikastolara!

Matrikulazioa 2025-26: xehetasunak eta araudia

Hemen da 2025-26 ikasturterako matrikulazio-garaia. Hona horri buruzko informazioa ahalik eta modurik zuzenenean eta praktikoenean.

Matrikula egiteko moduak

Ikastolan

Otsailaren 3tik 14ra arteko epea dago horretarako. Inprimakia bideratzeko bi aukera daude:

  • Ikastolako bulegoetako batetik pasa inprimakia jasotzera.
  • Inprimakia hemen deskargatu, bete eta Ikastolako bulegoetako batean entregatu. Betetzean zailtasunik bada, guk lagunduko dizuegu.

Hau da inprimakiarekin batera entregatu behar den dokumentazioa:

  • Ikaslearen, gurasoen edo tutorearen Familia Liburuaren kopia (kopiak ikastolan atera ditzakegu)
  • Familia helbidearen errolda egiaztagiria
  • Aita, ama edo lege tutorearen NA fotokopia (kopiak ikastolan atera ditzakegu)
  • Haurraren 2 argazki (NA motatakoak)
  • Gizarte Segurantza txartelaren kopia (kopiak ikastolan atera ditzakegu)
  • Oharra: inprimakiarekin eta dokumentazioarekin batera, ikastetxearen Hezkuntza-Konplexutasunaren Indizea ezartzeko eta ikasleak matrikulatzen diren unetik aurrera Hezkuntza-Laguntzako Premia Espezifikoei erantzuteko baliabideen plangintza egokia egin ahal izateko, onarpen-prozesuan inkesta pertsonal bat betetzeko eskatuko zaio familia bakoitzari.

Online

Otsailaren 3tik 14ra, matrikulazioa “online” egiteko aukera egongo da ondorengo helbidean: ikasgunea.euskadi.eus. Kasu honetan, inprimakia online bete behar da, eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatu eta webgunera igo.

Egutegia

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: 2025eko otsailaren 3tik 14ra
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2025eko martxoaren 5ean. Ikusgai eta erreklamazio-epea, martxoaren 13ra arte
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2025eko martxoaren 18an. Ikusgai eta erreklamazio- epea ikastetxeko Eskola Kontseiluan, martxoaren 25era arte
  • Eskabidean atzera egitea: 2025eko martxoaren 25era arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2025eko apirilaren 15ean. Ikusgai, maiatzaren 26ra arte
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2025eko apirilaren 25ean
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2025eko maiatzaren 26ra arte
  • Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2025eko irailaren 12ra arte
  • Plazen erreserbaren iraunaldia: 2025eko irailaren 12ra arte

Araudia

Ikusi Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren agindua zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan 2025-2026 ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.

Xehetasun gehiago: euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila

Haurtzaro Ikastolako bazkidetza

Haurrak Haurtzaro Ikastolan matrikulatzen dituen familia oro izango da Ikastolako bazkide.