JANTOKIA

Funtzionamendu orokorra

Bertan sukaldatutako otorduak ditugu ikastolako jantokian. Bertan osatzen ditugun menuak ikastolako jantokian prestatzen ditugu, garaian garaiko elikagaiekin, eta elikadura orekatu bat sustatzeko irizpideak jarraituz. Eskaintzen ditugun menuak Inal Consultores Oiartzungo kanpo aholkularitza enpresaren laguntzarekin berrikusi eta berritu ditugu. Menuan berrikuntzak poliki-poliki sartzen ditugu, beti ikasleen harrera kontuan hartuz, baita elikadura osasuntsua bermatuz ere.

Jantokiko arduradun orokorra Izar Lekuona da. Horrez gain, maila bakoitzak eta, handiagoen kasuan, ziklo bakoitzak arduradun finko bat du.

Gurasoek edozein zalantza izanez gero, haurraren arduradunarekin harremanetan jartzeko aukera izango du. Horretarako ikastolako idazkaritzara deitu eta abisua utzi behar da. Ondoren arduraduna familiarekin harremanetan jarriko da.

Zer balio lantzen ditugu jangelan?

Haurrak autonomiaz jatea lantzen dugu elikadura ohitura osasuntsuak bultzatzen ditugu bizikidetza giro atseginean:

  • Higiene ohiturak lantzen dira, horretarako bazkaldu aurretik eskuak garbitu behar dira.
  • Mahaian egoteko jarrera sustatzen da: ikasleari jateko tresnak modu egokian erabiltzeko eskatuko zaio, baita mahaikideekin tratu egokia eta atsegina izatea ere. Haur Hezkuntzan helduaren laguntzarekin egingo dute, bere kabuz erabiltzeko gai diren arte.
  • Otorduetan gustuko ez dutenaren aurrean, probatzeko jarrera lantzen da: egoera horietan gutxieneko bat jatea proposatuko da.
  • Janariarekiko kontzientzia, ardura eta txukuntasunaren balioak lantzen dira.
  • Hizkuntza ohiturak indartuko dira.

KUDEAKETAK

Egunerokoan idazkaritza izango da jantokiko gaiak bideratzeko gunea. 8:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era.

13:00etatik 14:30era larrialdiren bat suertatuz gero, deitu zenbaki honetara: Izar Lekuona 692 730 199

 

Egunerokorako zehaztasunak: 

Talde bakoitzak hezitzaile erreferentea du. Ikasturte hasieran izendatzen da.

Jantokiko zerbitzuan altak eta bajak emateko prozedura bat zehaztuta dugu. Horrez gain, hortzak garbitzeko orduan hainbat irizpide hartu behar dira kontuan eta familiak eskaera bideratu beharko du.

Eta azkenik, garrantzitsua da jakitea haurraren jantokiko jarraipenaren inguruko informazioa familiekin partekatzen dela jakitea, adin tarte bakoitzari dagokionaren maiztasunez jasoko du informazio osatu hau.