Agenda 21 1992an, Rio de Janeiroko Goi Bleran, Nazio desberdinetako buruzagiek sinatutako konpromisoa da. Bertan gure planetaren ingurumen arazoei aurre egiteko protokoloa abiatu zuten. Arazoa globala izanagatik, herrialde bakoitzak bere arazoak konponduta, denon artean arazo globala soluzionatuko genuela pentsatu zuten. Diagnostiko bat egin, arazoak identifikatu eta horiek soluzionatzeko ekintza-plan bat abian jarri zuten. Konpromiso batzuk hartu zituzten munduko herrialde askok, 178 herrialdek baino gehiagok, hain zuzen; horien artean Euskal Herriak eta Oiartzunek ere bai. Ondorioz, Oiartzungo udalean Tokiko Agenda 21 egiten da eta ikastolan, guk, Eskolako Agenda 21 egiten dugu.
Izenaren jatorriari dagokionez, XXI. mendea aurreikusten zuten ingurumen arazoak konpontzeko epe-muga. Baina kontua da urteak igaro direla eta arazoak konpondu beharrean okerrera egin dutela.
Horregatik guztiagatik, epea luzatzeko eta izena aldatzeko beharra sentitu zuten, baita ikuspegia zabaltzekoa ere. Horrela, 2015eko irailaren 25ean Nazio Batuen Erakundeak sinatu zuen konpromisoa da Agenda 2030.
Helburua: POBREZIA gutxitzea, planetan bizi garen guztion ONGIZATEA eta gure PLANETA BABESTEA dira. Honekin modu integral batean landu nahi da iraunkortasunaren ideia. Garapen iraunkorra lortzeko 17 helburu zehaztu dira. Aurten TRANTSIZIO-URTEA da.
Aurtengo helburua, GIH, 15.ena da: LEHORREKO BIZITZA da. Eta, guk Gipuzkoan BASOA aukeratu dugu.
DBH-4. mailako ikasleen lanak bere fruituak eman ditu. Zorionak!