ZAINTZA TXOKOA

Urtean zehar Haurtzaro Ikastolak hainbat zaintza momentu eskaintzen ditu goizeko zaintza, bestelako formazio zaintza edota txikienen guraso bilera orokorreko zaintzak.

GOIZEKO ZAINTZA

Funtzionamendu orokorra:

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako familiei zaintza-txokoa eskaintzen die Haurtzaro Ikastolak 7:30etik 9:00ak arte. Zaintza txokoa HH5 eremuan dago eta okindegitik gertuen dagoen atea da sarrera gunea.

Tarte hau giro atseginean, goxoan eta ordenatuan eman dadin, 08:45ean sartu ahal izango da beranduenez. 3 urteko haurren kasuan, goizeko ordutegi osoa betetzen hasten direnean, familiek zaintza zerbitzua erabiltzeko aukera izango dute. Haurra egokitu arte, heldu erreferenteak bertan egoteko aukera ematen da.

Goizeko zaintzan arduradunak Izar Lekuona eta Eskarne Darceles  dira.

Haurtzaro Ikastolak eskaintzen duen zerbitzu osagarri hau doakoa da eta ordutegiagatik zailtasunak dituzten familiei bideratutako dago.

BESTELAKO ZAINTZAK

Funtzionamendu orokorra:

Guraso formazio saioak direnean edota guraso bilera orokorrak ikastolak bertako parte-hartzea sustatzeko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1.zikloko familiei zaintza-zerbitzu osagarria eskaintzen zaie urtean zehar, beharrezko diren hainbat momentuetan. Horrelakoetan, buletinean deialdia egiten da eta izen-ematea ireki. Gutxienekon izen-emate kopurua eskatu ohi da zerbitzua aurrera eraman ahal izateko.

KUDEAKETA:

Ikasturte berria hasi baino lehen izen-ematea irekiko da, zaintza txokoaren zerbitzu osagarri egokia eman dadin.

Goizeko 7:30etatik 9:00etara izango da tartea. 8:45ean itxiko da bertara sartzeko aukera.

2025-2026 ikasturteko Goizeko Zaintzaren izen-ematea:

Datorren ikasturteko goizeko zaintza behar bezala antolatzeko, izen-ematea martxan jarri dugu. Gogoratu ordutegiagatik zailtasunak dituzten familiei bideratutako zerbitzua dela.

Izen-ematea betetzean kontuan izan:

  • Ikasle bakoitzeko inprimaki bat bete behar da
  • Zein egunetan eta ordutegitan behar duzuen zehaztu behar duzue
  • Inprimakia betetzeko azken eguna irailaren 2a izango da.