ZAINTZA TXOKOA
Urtean zehar Haurtzaro Ikastolak hainbat zaintza momentu eskaintzen ditu goizeko zaintza, formazio zaintza eta bestelako momentu batean zaintza.
GOIZEKO ZAINTZA
- Beranduenez 08:45ean sartu ahal izango da zaintza gelan.
- 3 urteko haurren kasuan, goizeko ordutegi osoa betetzen hasten direnean, hau da 09:00-12:00, familiek zaintza zerbitzua erabiltzeko aukera izango dute. Haurra egokitu arte, heldu erreferenteak bertan egoteko aukera izango du.
- Doako zerbitzua da.
- Ordutegiagatik zailtasunak dituzten familiei bideratutako zerbitzua da.
2025-2026 ikasturtea:
Datorren ikasturteko goizeko zaintza behar bezala antolatzeko, izen-ematea martxan jarri dugu. Gogoratu ordutegiagatik zailtasunak dituzten familiei bideratutako zerbitzua dela.
Izen-ematea betetzean kontuan izan:
- Ikasle bakoitzeko inprimaki bat bete behar da
- Zein egunetan eta ordutegitan behar duzuen zehaztu behar duzue
- Inprimakia betetzeko azken eguna irailaren 2a izango da.