Zaintza zerbitzua, martxan

Ikasturte berriarekin batera, zaintza zerbitzua ere martxan dugu.

Ohar nagusiak:

  • Maila hauetan eskainiko dugu: HH3-LH6.
  • 07:30-09:00.
  • Zaintza gela HH5 eremuan dago. Okindegitik gertuen dagoen sarreratik.
  • Beranduenez 08:45ean sartu ahal izango da zaintza gelan.
  • Ez da izenik eman behar erabili aurretik, irekia da.
  • Doako zerbitzua da.

HH3koen zaintza

Gaurtik, asteartea irailak 19, goizeko ordutegi osoa betetzen hasten direnez, HH3koek ere zerbitzua erabiltzen hasteko aukera dute.

  • 3 urteko haurren kasuan, goizeko ordutegi osoa betetzen hasten direnean, hau da 09:00-12:00, familiek zaintza zerbitzua erabiltzeko aukera izango dute. Haurra egokitu arte, heldu erreferenteak bertan egoteko aukera izango du. 
  • 3 urteko eremuan egongo da zaintza zerbitzua.