Txillidaren grabitazioak eta esperimentu festa

LH3. mailan, Airea gaiarekin bukatzeko, Txillidaren modura Grabitazioak lantzen aritu gara.

Airea, hutsunea… collage bidezko eskulturak papera eta haria erabiliz egin zituen Txillidak.

Gu haren antzera aritu gara.

Gaur, gainera, ikastolako guraso den Letirekin laborategian esperimentu festa izan dugu.

Landu berri dugun Airea gaiaren inguruko esperimentu mordoxka aurkeztu eta egiteko aukera izan dugu.

Eskertza berezia bidali nahi diogu bere prestutasunagatik eta duen jakituria gurekin partekatzeagatik.