Zertan datza belaunaldiarteko programa? Zein onura ditu?
Labur esanda, ekintza ezberdinak egitea ikastetxeko umeekin eta gurekin bizi diren pertsonekin.
Harremanak pixka bat sustatzeko, gurekin bizi diren pertsonak hain isolatuta ez egoteko…
Azkenean, gainera, umeekin harremana edukitzea gurekin bizi diren pertsonentzat oso garrantzitsua da. Beraientzat, animoentzat…
HH5ekoak izan dituzue hemen antzerkia egiten. Zer ematen die horrelako ekintza batek egoiliarrei?
Normalean, egon direnean ekintza desberdinak umeak etortzen direla egoitzara, nabaritzen zaie aurpegian, euskara nahiz eta ez jakin, bakarrik umeak edukitzea inguruan beraientzat alaitasuna da.
Bere eguneroko bizitzan askotan egoera zailak bizi behar izan dituzte, edo beraiekin bizi diren pertsonak hiltzen joaten dira… Orduan, horrelako ekintzak beraientzat dira, alde batetik, egunerokotasuna mozteko, beraien eguneroko erritmo hori mozten du eta berritasun horrek bere onurak dakartza. Eta, bestetik, umeekin egotea. Umeekin egotea beraientzat izugarria da.
Hala, guretzat, aukera hau edukitzea da sekulakoa da. Honaino etortzea, egiten duten lana, umeek egin duten esfortzua jakinda ilusioa egiten ziela helduei… Guretzat izan da izugarria.
Gainera, beste hitzordu bat jarri duzue…
Badakizue nolakoak garen. Normalean, norbait gure etxera etortzen bada, beti zerbait eskaintzen diogu. Etortzen den pertsona oro, normalean, ikuskizuna, musika ekarri… beti eskaintzen diegu zerbait, beraientzat, egoiliarrentzat ere polita delako. Esatea “gure etxera etorri dira bisitan eta goazen zerbait eskaintzera”. Beti galdetzen digute gainera, “zerbait emango diezue, ezta? Gailetak, gozokiak…”. Hemen bizi diren pertsonek.
Orduan, pentsatu genuen, eman beharrean zerbait eta ikastolan jatea, igual politagoa izango litzatekeela hona etortzea. Eta gainera, gaur ikastolan gelditu diren ume batzuk ere etortzeko aukera edukitzea.
Datorren astean 50 bat ume etorriko dira, asteazkenean, eta asteartean tokatzen zaigu bizkotxoak egitea. Gainera, orain aukera dugu, unitate bakoitzean sukaldea baitaukagu. Beraz, gure asmoa da astearte goizean eta arratsaldean bizkotxoak egitea. Beraiekin egitea ere ekintza polita da: “goazen zerbait prestatzera, guk egindako zerbait, eta haurrei hurrengo egunean eskaintzera”. Azkenean da ekintza borobiltzea.
Eta hurrengo hilabeteetan, ikastolatik ere ikusten dugu gogoa duzuela gauzak egiteko, gurekin kontatzeko… Hainbat gonbit izan ditugu azkeneko aste hauetan: Inauteriak direla, Ihoteak direla… Baina egia da hemen malda bat dagoela, eta ikastola pixka bat urruti gelditzen zaigula, beraz, zailtasun handia da guretzat dauzkagun baliabideekin. Orduan bueno, beraiek hona etortzea da zorte izugarria, aukera izugarria guretzat.