2026-27 ikasturterako matrikulazio-kanpaina otsailaren 2tik 13ra egongo da martxan, bereziki, 2023an edo 2024an jaio diren haurrak eskolatzeko.
2023an jaiotako haurren familiek urtarrilaren 29an egingo du Ikastola ezagutzeko bilera, 17:00etan Haurtzaro Ikastolako idazkaritzan elkartuta. Haur Hezkuntzako familiei zuzendutako saioak izango dira horiek. Eta ikastola ezagutzeko ate irekiak, berriz, urtarrilaren 30ean, 31n (10:00etan eta 15:00etan) eta otsailaren 4ean (11:00etan) ate irekiak eskainiko dira, horietan parte hartzeko hitzordua eskatu beharko da hemen. Informazio gehiagorako edota zalantzak argitzeko, 943 49 16 59 telefono-zenbakira dei daiteke edo mezua idatzi idazkaritza@haurtzaro.ikastola.eus helbide elektronikora.
Haurtzaro Ikastolaren Haur Hezkuntzako proiektu pedagogikoaren oinarriak haurren ongizatea eta konfiantza dira; haien autonomia, berriz, helburua. Ikasleen beharretatik, nahietatik, gustuetatik, jakin-minetik abiatuta egiten dugu lan; haurrak erdigunean jarrita. Konfiantzaren eta integrazioaren pedagogia abiapuntu, beste zenbait korronte ere kontuan hartuta, haurraren senetik eta erritmotik abiatuta aritzen gara: bera da bere bizitzako protagonista, gu bere bidelagun gara; haurrak gaitasunez betetako pertsonak direla eta ikasteko berezko gaitasuna dutela sinetsita baikaude.
Haurtzaro Ikastola: Euskal Herrikoa, eraldatzailea, komunitarioa eta berdea
0-18 urte arteko kalitatezko hezkuntza-proiektu propio euskalduna, Euskal Herrikoa, eraldatzailea eta burujabea da Haurtzaro Ikastolarena, Euskal Herrian, euskaran zein euskal kulturan oinarritua eta beste hizkuntza nahiz kulturei irekia. Irabazi asmorik gabeko herri onurako kooperatiba izanik, etengabeko hobekuntzaren eta Ikastolako komunitate osoaren elkarlanaren fruitua da; herritik herriarentzat sortua.
Haurtzaro Ikastola, hezkuntza eta askoz gehiago. Bazatoz?