MATRIKULAZIOA 2026-27: xehetasunak eta araudia

Hemen da 2026-27 ikasturterako matrikulazio-garaia. Hona horri buruzko informazioa ahalik eta modurik zuzenenean eta praktikoenean.

MATRIKULA EGITEKO MODUAK

IKASTOLAN

Otsailaren 2tik 13ra arteko epea dago horretarako. Inprimakia bideratzeko bi aukera daude:

  • Ikastolako bulegoetako batetik pasa inprimakia jasotzera.
  • Inprimakia hemen deskargatu (HH 3 urte) edo hemen deskargatu (HH 2 urte), bete eta Ikastolako bulegoetako batean entregatu. Betetzean zailtasunik bada, guk lagunduko dizuegu.

Hau da inprimakiarekin batera entregatu behar den dokumentazioa:

  • Ikaslearen, gurasoen edo tutorearen Familia Liburuaren kopia (kopiak ikastolan atera ditzakegu).
  • Familia helbidearen errolda egiaztagiria.
  • Aita, ama edo lege tutorearen NA fotokopia (kopiak ikastolan atera ditzakegu).
  • Haurraren 2 argazki (NA motatakoak).
  • Gizarte Segurantza txartelaren kopia (kopiak ikastolan atera ditzakegu).
  • Oharra: inprimakiarekin eta dokumentazioarekin batera, ikastetxearen Hezkuntza-Konplexutasunaren Indizea ezartzeko eta ikasleak matrikulatzen diren unetik aurrera Hezkuntza-Laguntzako Premia Espezifikoei erantzuteko baliabideen plangintza egokia egin ahal izateko, onarpen-prozesuan inkesta pertsonal bat betetzeko eskatuko zaio familia bakoitzari.

ONLINE

Otsailaren 2tik 13ra, matrikulazioa “online” egiteko aukera egongo da ondorengo helbidean: ikasgunea.euskadi.eus. Kasu honetan, inprimakia online bete behar da, eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatu eta webgunera igo.

Matrikulazio prozesuaren inguruan jarraipena egin nahiko balitz, ikasgunea.euskadi.eus erregistratuz lortu daiteke.

EGUTEGIA

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: 2026ko otsailaren 2tik 13ra.
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2026ko martxoaren 4an. Ikusgai eta erreklamazio-epea, martxoaren 12ra arte.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2026ko martxoaren 24an. Ikusgai eta erreklamazio- epea ikastetxeko Eskola Kontseiluan, apirilaren 13ra arte.
  • Eskabidean atzera egitea: 2026ko apirilaren 13ra arte.
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2026ko apirilaren 21ean. Ikusgai, maiatzaren 25era arte
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2026ko apirilaren 24an.
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2026ko maiatzaren 25era arte.
  • Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2026ko irailaren 11ra arte.
  • Plazen erreserbaren iraunaldia: 2026ko irailaren 11ra arte.

ARAUDIA

Ikusi Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren agindua zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan 2026-2027 ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.

Xehetasun gehiago: euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila

HAURTZARO IKASTOLAKO BAZKIDETZA

Haurrak Haurtzaro Ikastolan matrikulatzen dituen familia oro izango da Ikastolako bazkide.

GURE HEZKUNTZA PROIEKTUA EZAGUTU NAHI?