Maskarada ikustera Larrainera

Hamar urte beteko dira laster Haurtzaro Ikastolak Zuberoako bi Ikastolekin senidetza hitzarmena sinatu zutenetik; Alozeko Basabürüa eta Sohütako Eperra ikastolekin, hain zuzen ere.

Harreman hau Zazpiak Bat ekimenetik jaio zen, nazio ikuspegiari, euskal kulturari eta euskarari berari bultzada bat emateko asmoz, besteak beste.

Zuberoako maskarada Zuberoako neguko inauteria da, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatua eta goizetik egun ia osoz luzatzen dena. Jatorri zahar bezain ezezagunekoa da. Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten ere, gaur egun, berrogei batek osatzen dituzte maskaradak eta, lehen ez bezala, emakumeek ere parte hartzen dute. Dantzak, bertsoak eta kantuak leku berezia dute eta, pastoralean, bezala, beti errepikatzen diren pertsonaia finko batzuetan gorpuzten da ikuskizuna. Hemen ezagutu dezakezue gehiago.

EGITARAUA

  • Apirilak 1
    • 10:00etan ikastolako parkinetik atera, Larrainera.
    • Hango ikastolaren bisita.
    • Bazkaria Xiberoko lagunek antolatuta.
    • Espartinen fabrikara bisita.
    • Gaubela.
    • Lotarako Uhaitzako aterpetxea (zakua eraman behar da).
  • Apirilak 2
    • 08:30ean ikastolako parkinetik atera.
    • Larrainen eguna pasatu, maskarada ikusiz.
    • Bazkaria: zehazteke (ostatu batean izango den edo norberak eramandakoa).
    • Itzulera: 18:30ean Larrainetik abiatu.

OHARRAK:

  • Autobusa betetzeko adina lagunek izena ematen badugu autobusa antolatuko dugu bai larunbaterako eta bai iganderako, hala izango ez balitz kotxeetan antolatuko gara.
  • Inprimakia betetzeko azken eguna martxoak 24, ostirala, izango da. Inprimakia, hemen.