Igandean Ingo ñeu! lelopean Lilatoi herrikoian parte hartuko dugu emakumeon eskubideen alde.
Aurten ere talde polita osatzea lortu dugu: ikasleak, irakasleak eta gurasoak.
Bi talde argazki atera ditugu. Goikoan ageri direnak DBH4ko ikasleak dira.
Hemen behean, aldiz, DBH2 eta 3koak.
Guztira 23 ikaslek parte hartuko dute aurten.
