Egunotan Liburu Ibiltaria osatzen aritu dira DBH3. mailako hainbat ikasle. Gaur bukatu dute.
Orain bere bidearekin jarraituko du liburuak, eta hurrengo ikastolara joango da.
Orereta Ikastolaren eskutik jaso genuen guk, aurtengo Kilometroen antolatzailaren eskutik, hain zuzen. Aurretik hainbat ikastoletan ibili da: Bizkaian, Araban, Iparralden eta orain Gipuzkoan dabil.
Zer da Liburu Ibiltaria?
Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da. Aurtengoa hirugarren edizioa da. Urtarrilean abiatu zuten Ondarruko Zubi Zahar Ikastolan, 2023ko Ibilaldia festa antolatzen ari den ikastolan.
Aurreko edizioetan egin den modu berean, ikastolen jaien antolatzaile diren ikastolez gain beste hainbatek hartuko dute parte. Izan ere, Euskal Herri luze zabaleko 24 ikastoletako DBH 3ko ikasleak arituko dira sormena eta elkarlana oinarri dituen ekimen honetan, eta hortaz, ehunka egile izango ditu aurten ere liburuak kontatuko digun istorioak.
Liburuari amaiera Nafarroan emango diote, aurtengo Nafarroa Oinezen antolatzaile den Andra Mari ikastolan. Liburua ikusgai izango da urriaren 8an, Oinez egunean, Etxarriko Ikastolan bertan.