LH6koen ELKARTASUN EKINTZA

Kaixo, gu LH6ko ikasleak gara eta urteroko elkartasun ekintzari heldu nahi diogu.

Hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunde ikertu ondoren, “Aita Mari” itsasontziari laguntzea erabaki dugu. Aita Mari Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da. Erakunde honek pateretan Afrikatik Europara datozen etorkinei laguntzen die. Mediterraneoan zehar ibiltzen da pateretan dabiltzan emigratzaileen bila eta aurkitutakoan Europara ekartzen dituzte, beraien biziak salbatuz.
Aita Mariri laguntzeko haibat ekintza prestatzen ari gara:
● Geletan eltzeitsuak jarriko ditugu (datozen bi asteetan -martxoak 31tik apirilak 11ra-).
● Tolare jatetxean bi pertsonentzako otordua sariadun errifak saltzen hasiak gara jada.
● Komertziotan porrak jarriko ditugu martxan. Hasteko, Miren tabernan. Abisatuko noiz.
● Elkartasun azoka antolatuko dugu (Arraguako festetan).

Ikusten duzue: ilusioz eta lanerako gogoz beteta gaude. Orain errifa eta eltzeitsuekin zuen laguntza ere behar dugu. Porrei eta azokari buruzko informazioa aurrerago emango dizuegu.

Bitartean,

ANIMATU ETA BIZIAK SALBATU!