LH6: 5.000 eurotik gora, Chernobilen Lagunentzat

Aurten ere, Gobernuz Kanpoko Erakunde desberdinek egiten duten lana hurbiletik ezagutu dugu eta horietatik bat aukeratu behar izan dugu denon artean: Chernobilen Lagunak.

Lan taldeetan banatu gara eta ardurak zehaztu ditugu, denon artean eskulanak sortu ditugu, etxekoen laguntzarekin bakoitzak eskaintza desberdinak egin dizkiogu proiektuari… Hori guztia, ahalik eta laguntza gehien lortu ahal izateko. Horrez gain, geletan eltzeitsuak jarri ditugu eta izugarrizko erantzuna jaso dugu; Albistur jatetxerako otordu bat zozkatzen duten errifak ere martxan jarri ditugu eta bikoteka saldu ditugu. Azkenik, elkartasun azoka antolatu dugu Arraguako jaietan. Zenbat jende hurbildu den eta zenbat elkartasun erakutsi duten!

Ostiralean, ekainak 2, eman genien dirua Chernobil Elkarteko kideei:

Errifen irabazlea Andoni Galardi izan da. Ikusi abisatu genion momentua:


Zorionak denei, egindako lanagatik!

Eskerrik asko Haurtzaro Ikastolako komunitateari sostenguagatik eta kanpainan parte hartzeagatik!