LH4, komunikazio kanpaina: kontsumo arduratsua

Kontsumo arduratsuaz aritu dira azken asteetan LH4ko ikasleak, eta horren gaineko komunikazio kanpaina bat egitea izan da azken proiektua.

Denetarik egin dute kanpaina osatzeko: errezetak landu dituzte, bakteriek nola eragiten duten ikasi, janari kantitate egokia nola erosi…

Hiru zati zituen kanpainak, eta taldeka landu dituzte:

  • Kartelak eta gutunak. Kontzientziatzeko kartelak sortu dituzte eta gutunak idatzi Alcampori, Elikagai Bankuari eta alkateari. Nola ez gastatu jaso dute horietan, eta Udalari konposta kolektiborako gune gehiago eskatu dizkiote.
  • Irrati saioa: erosketak nola neurrian egin landu dute gehienbat, eta kanpaina osoaren berri eman diete herritarrei. Landutakoa eta atera dituzten ondorioak herritarrekin partekatu asmoz hiru ordezkari eta laguntzaile bat joan dira Oiartzun Irratira: Mattin Zalakain, Hur Lasa, Laiene Elizondo eta Euri Apaolaza. Amaitzeko bi bertso bota dituzte, Egoi ikaslearena eta Ander Lizarralde irakaslearena, baita kanta bat abestu ere. Entzun irratsaioa, hemen.
  • Bideoak: gai bakoitza, esketx modura, hizkuntza batean landu dute, sareetan zabaldu ahal izateko.
  • Arabieraz: gehiegizko erosketa eta erosketa neurrian.
  • Ingelesez: erosketaren garrantzia.
  • Euskaraz: janari galera ekiditen.
  • Gaztelaniaz: jakiak dagokien tokian gordetzen.

Kanpainarekin bukatzea emango digute balorazioaren berri ere.

Zorionak egindako lan guztiagatik!

arduratsua kanpaina komunikazio kontsumo lh4