Gaur goizean, azaroak 8, LH4. mailakoak Elikagai Bankura joan gara, han zer egiten duten gertutik ezagutzera. Bertan elikagaiak nola biltzen dituzten eta banaketa nola egiten duten azaldu digute.
Hara joan gara soberan dauden elikagaiekin zer egiten den ikasten ari garelako.
Oso interesgarria izan da. Eskerrik asko!
Elikagai Bankuko kideek zorionak eman dizkigute: “Gure jarrera bikaina izan dela, beraiek han lanean zeudenean oso ongi errespetatu ditugula, interes handia azaldu dugula… eta gainera tipi tapa haraino oinez joan garela”.
Biba gu!