Lezoko Dantzari Txiki Egunean

Haurtzaro Dantza Taldeak larunbatean, maiatzaren 13an, Lezoko Dantzari Txiki Egunean parte hartu zuen.

Eguraldi kaxkarra bazen ere, giro ederrean ospatu zuten eguna eta erakustaldi ederra eman zuten gure ikastolako dantzariek.

Eskerrak eman behar dizkiogu Lartaungo Txistulari Taldeari oraingoan ere. Eskerrik asko!