
Kongoren aldeko mugikor bilketa hasi da
Kongon, botere militarrak agintzen duenez, bertako biztanleak indarkeria bidez behartzen dituzte mineral batzuk lortzeko (eztainua, tantaloa, urrea eta wolframioa). Guk mugikorretan, hortz-eskuila elektrikoetan, bonbiletan, erlojuetan… erabili al izateko.
Zuen etxeetan erabiltzen ez diren telefono mugikorrak ikastolara ekartzea beharrezkoa izango da guretzat Alboan elkartearekin proiektu bat martxan jartzeko: Alboan elkarteak mugikorrak Valentziako lantegi bati saltzen dizkio. Bertan, mugikorretako piezak banatzen dituzte eta mineral horiek berrerabiltzen dira. Alboan elkarteak, mugikorrak saltzerakoan lortutako dirua Kongora bideratzen du, bertan, irakaskuntza edo bizi-baldintza hobeak eskuratzeko. Gure helburua Kongoko biztanleei laguntzea da, mugikor zaharrak lortuz. Horretarako,
Ekainaren 2tik 11ra egongo da aukera mugikorrak kaxetan uzteko. Kaxak, LH6 eta DBH-ko ikasgeletan egongo dira, baita idazkaritzan ere.
