Haurtzaro Ikastola gisa KEI egitasmoaren kalitatezko zigilua berritu dugu. Zer da KEI? Horreum Fundazioaren Kalitate Egitasmo Integrala.
Haurtzaro Ikastolak lehenengo aldiz KEI zigilua lortu zuenetik bost urte igaro ondoren, abenduaren 19an KEIko aseguramendua izan genuen. Egun horretan, eremu ezberdinetako arduradunen, ikasleen eta gurasoen laguntzarekin aseguramendua gainditu eta beste bost urtetarako berritzea lortu genuen.
Gaur, otsailak 23, ekitaldi ofiziala izan dugu. Bertan izan da Horreum Fundazioko Aurelio Villa, Aritz Gonzalez zuzendariari ziurtagiria emateko.
Lorena Zalakain gure lehendakariak laburbildu du zein den gure iparra, aurrerantzean ere: “Erabil dezagun denon artean lortu dugun ziurtagiri hau gure ikasleen hezkuntzaren ibilbide honetan eraginkortasuna eta emaitzak lortzeko tresna moduan”.
Lerro hauetatik Xabiere Amilibiari esker bereziak eman nahi dizkiogu bide honetan guztian bidelagun izateagatik!
Komunitate guztiaren lorpena da, beraz, zorionak denei!
Ikusi emanaldiaren laburpen bideoa: