Juul Irakurzaletasun Kanpainaren barruan, Joseba Sarrionandia idazlearen bisita izan genuen ostiralean, apirilak 1.
Udaletxeko pleno aretoan elkartu zen DBH3 eta DBH4. mailako ikasleekin eguerdian. Arratsaldean, berriz, LH6. mailakoen txanda izan zen.
Ikasleek interes handiarekin jarraitu zuten Sarrionandiak esaten zuena, galdera asko egin zizkioten, dantzatu eta kantatu zioten eta hainbat opari ere eman zizkioten. Idazlea, hunkituta eta lotsatuta, ia hitzik gabe geratu zen ikasleei eskerrak ematerakoan, baina bi gauza garrantzitsu esan zizkien.
Batetik, eskerrak ematerakoan: “Ni etorri naiz hona gonbidatu gisa, baina ni baino artistagoak zaretela konturatu naiz eta gauza gehiago egingo duzue guk egin duguna baino”.
Bestetik, aholku bat eman zien: “Denbora hartu gauzak ondo pentsatzeko, ikuspegi ezberdinetatik ikusteko, memoria errepasatzeko, elkarrizketak izateko… Denbora hori hartzeko esango nizueke. Eta literatura da modu bat hori egiteko”.
Ziur ikasleek ez dituzte ahaztuko zure hitzak. Mila esker, Joseba eta hurren arte!