Jolaslekuko zaborrontziak aztertzen

Haurtzaro Ikastolako Aste Ekosoziala hastearekin batera, DBH4. mailako Lanbide Jarduerari Aplikatutako Zientziak ikasgaiko ikasleak ikastolan bertan sortzen diren hondakinak ezagutzeko jarduera egin dute.

Hain zuzen ere, jolaslekuan dauden zaborrontziak aztertu dituzte. Alde batetik, hondakinak gaika ongi sailkatuta ote dauden begiratu dute. Bestetik, gaizki zeuden hondakin horiek zein motatakoak ziren ere ikertu dute. Datu hauek bildu ondoren, ikastolan hondakinen kudeaketa hobetzeko neurriak landuko eta proposatuko dituzte. Emaitzen zain geratuko gara. 

Ikusi bideoa:

asteekosoziala