Gorputza gaia lantzen aritu dira HH4n azken aste hauetan. Gai honetan, aniztasunaren trataerari eman nahi izan diote lekua.
Honakoak izan dira ikasleekin landu dituzten ideia nagusiak:
- Denok ezberdinak gara fisikoki: ilea eta azalaren kolorea, garaiera, pisua, etab.
- Objektu, arropa, jaki, ekintza, ideia… ezberdinak ditugu gustuko.
- Norbanakoak, ezberdin sentitu, pentsatu eta ekiten du.
- Gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta ekintzak onartuko ditugu, betiere, kidea kontuan hartuta.
Horri guztiari amaiera biribila emateko, gaur, otsailaren 2an honako ekimena prestatu dute: Ausarta naiz, naizen bezala janzteko. Haurrek gustuko duten arropa jantzi dute.