Asteazkenean, azaroak 29, talo jatea egin genuen hiru urtekoek. Arto irina hartu, gatzarekin eta urarekin nahasi eta maza egin genuen. Ondoren, hauek kolpatuta talo goxo-goxoak prestatu genituen. Azkenean, erre eta txokolatea tartean sartuta jan genituen, bai onak!
Esker bereziak Jaioneri eta Arantxari taloak egiten laguntzeagatik! A ze bisita berezia!