HH 5 irteerak

Azken egunetan bi irteera izan ditugu HH5 urteetan. Lehena, ostiralean izan zen Zorrola bidea egitera joan ginen, abentura ederra izan zen! Karrikako bidegorrian iratxoak ikusten ote genituen begira egon ginen eta iratxoa ez baina, beraien etxetxoa ikusi genuen! Esku-argiak piztu eta zorrolako tunela barrutik ikusi ahal izan genuen. Xiri-miria hasi zuen eta zirak jantzi ondoren Altzibarrera iritsi ginen. Bertan indarrak berreskuratu, bazkaldu eta hurrengo helmuga Ikastola izan zen. Gora iratxoak! Gora Zorrola bidea eta gora abentura!

Gaur berriz, Arraztaloko baratzetara joan gara. Bertako kideek dena prest zeukaten haurrek landareak erein eta haziak landatzeko. Eztakak eta eskuak lanabes gisa hartu eta gogotsu ekin diote lanari. Zeregina amaitu dutenean, zera adierazi dute “berriz etorri nahi dugu!”, gustura egon diren seinale!

Eskerrik asko Arraztaloko kideei esperientzia eder hau antolatu eta eskaintzeagatik!