Udazkenak opari ekartzen dizkigun fruituez baliatu gara haurrek prozesu eder bat bizitu ahal izateko. Artaburuak baratzetik jasoz jakin zuten zer zen artaburu bat. Berauek aletuz deskubritu zuten zer zen arto ale bat. Arto aleetatik zer sortu zitekeen aztertuz jakin zuten nondik zetorren arto irina. Arto irina, urarekin eta gatzarekin nahastuz ikusi dute nola egiten den maza. Maza manipulatuz egin dute taloa. Eta baita jan ere! Ze goxoa!
Eta bidelagun izan ditugu Arantxa eta Ixiar, gure lankide ohiak. Mila-mila esker, bioi berriz ere gugana hurbiltzearren.





