Zuzendaritza

Arlo pedagogikoan
Bere izaeraren helburu nagusiena pedagogikoa izanik, lan arlo honi emango dio lehentasuna: urteko plangintza diseinatu, koordinatu eta oinarrizko jarduerak egin, Ikastolako Plangintzaren eta eta Kontseilu Errektorearen ildotik beti. Horrez gain beste zereginak honakoak dira:

o Giza eta material baliabideak aztertzea.
o Material suntsigarria bereganatzea.
o Irakasleen asignazioak egitea.
o Ziklo ezberdinak ebaluatzea, segimendu orokorra eta jarraipen zehatza antolatzea.

Arlo ekonomikoan
o Ergonomia arloan, obren, instalazioen eta altzari beharren azterketa egitea.
o Ikastolaren zerbitzu osagarrien programazioaz arduratzea.

Ikastolaren kudeaketaren funtzionamendurako organu kolektiboa da Zuzendaritza Taldea; plangintzak burutzeko zuzendaritzaren koordinazio markoa.

Zuzendaritza Taldea ikastolako zuzendariak, hiru ikasketaburuek eta horrela beharko litzatekeen unetan, administrariak osatzen dute. Erabakiak adostasunez hartzen saiatzen dira eta hau ez badago, zuzendariak, ikastolaren funtzionamendu orokorraren arduradun bezala, hartuko du erabakia.

Kristina Boan

Zuzendaria

Agustin Vital

Administraria

Ander Mariezkurrena

DBH Ikasketaburua

Idurre Arrastua

LH Ikasketaburua

Maialen Bengoetxea

HH Ikasketaburua