Hezkuntza Batzordea

Taldea ondorengo lagunek osatzen dute: lau Bazkide Onuradunek, hiru Lan Bazkidek, bi ikaslek eta ikastolako lehendakariak, 6 koordinatzaileek, hiru ikasketaburuek eta zuzendariak.

Bere funtzioen artean honakoak daude:

  1. Hezkuntza arloan bereziki ikastolaren berri izatea, gainbegiratzea eta beharrezkoa denean proposamenak lantzea.
  2. Hezkuntza Proiektuan jasota dagoen Ikasleen Araudiari jarraipena egitea eta aldaketak proposatzea.
  3. Gatazketan eta elkarbizitzan ematen direnean egoera desberdinetan, Hezkuntza Proiektuko Ikasleen Araudiaren atalean jasotzen den kasuetan erabakiak hartzea.
  4. Ikastolako proiektu eta errendimendu eskolarra jarraitzea.
  5. Pedagogia arloko plangintza aztertzea, Kontseilu Errektorean aurkeztu eta onartu aurretik.
  6. Kontseilu Errektoreak delegatzen dizkion eginkizunak betetzea.

 

Talde honen helburu nagusia ikastolako hezkuntza eremuaren kudeaketa orokorra aurrera ateratzea da eta, horretarako, hilabetean behin biltzen da: astelehenetan 17:00etatik 19:00etara (Bizikidetza Behatokiko bilera dagoen hilabetean ez da Hezkuntza Batzordeko bilerarik izango).

Erabakiak aho batez hartzen saiatzen dira. Lehendakariak, berdinketa baten aurrean, edo ikastolaren interes orokorrak jokoan ikusiz gero, ahalmena izango du gaia Hezkuntza Batzordetik atera eta Kontseilu Errektorea eramateko.

Hezkuntza Batzordea

Lorena Zalakain

Lehendakaria

Bazkide Onuraduna

Udane Perez

HH

Bazkide Onuraduna

Joseba Karrikiri

LH

Bazkide Onuraduna

Iban Eguzkitza

DBH

Bazkide Onuraduna

Ekhi Arizmendi

Ikaslea

Roxali Otegi

HH Koordinatzailea

Joxan Arruabarrena

LH 3. zikloa Koordinatzailea

Kristina Boan

Zuzendaria

Ander Mariezkurrena

DBH Ikasketaburua

Idurre Arrastua

LH Ikasketaburua

Maialen Bengoetxea

HH Ikasketaburua