Hezkuntza Batzordea
Taldea ondorengo lagunek osatzen dute: lau Bazkide Onuradunek, hiru Lan Bazkidek, bi ikaslek eta ikastolako lehendakariak, 6 koordinatzaileek, hiru ikasketaburuek eta zuzendariak.
Bere funtzioen artean honakoak daude:
- Hezkuntza arloan bereziki ikastolaren berri izatea, gainbegiratzea eta beharrezkoa denean proposamenak lantzea.
- Hezkuntza Proiektuan jasota dagoen Ikasleen Araudiari jarraipena egitea eta aldaketak proposatzea.
- Gatazketan eta elkarbizitzan ematen direnean egoera desberdinetan, Hezkuntza Proiektuko Ikasleen Araudiaren atalean jasotzen den kasuetan erabakiak hartzea.
- Ikastolako proiektu eta errendimendu eskolarra jarraitzea.
- Pedagogia arloko plangintza aztertzea, Kontseilu Errektorean aurkeztu eta onartu aurretik.
- Kontseilu Errektoreak delegatzen dizkion eginkizunak betetzea.