Guraso Ordezkariak

Gurasoek Haurtzaro Ikastolako bizitzan parte hartzeko duten eskubidea gelako ordezkarien bidez garatu dute, besteak beste. Gela bakoitzak bere gurasoen artean bi ordezkari aukeratzen ditu. Beharra ikusiz gero, ordezkoak ere aukera ditzake.

Araudiak jasotzen dituen salbuespenak kontuan hartuta, ikastolako guraso guztiak izan daitezke geletako ordezkari hautagaiak. Haurtzaro Ikastolako Hezkuntza Proiektuak hizkuntzaren erabilerari buruz jasotzen duena ere beteko dute.

Gelako guraso ordezkariak bi eratara bilduko dira: etapaka (hilean behin) eta Batzar Nagusian (urtean behin).

Funtzioak
a) Gelako gurasoen kezkak eta ekimenak jaso
b) Bileretan gelakoen iritzien nahiz ekarpenen transmititzailea izan
c) Hezkuntza Batzordean ordezkaritza izan eta parte hartu
d) Kontseilu Errektoreko guraso ordezkariekin batera elkarlanean aritu eta koordinatu.