Haurtzaro Ikastola unibertsitatean

Uztailean EHUko uda ikastaroetan parte hartu bezala, aste honetan ere Haurtzaro Ikastola unibertsitatera itzuli da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Natur Zientziak eta Matematikako Masterreko arduraduna den Kristina Zuza doktoreak gonbidatuta, Ramon Gorrotxategi irakasleak Natur zientzietako didaktikaz eta Haurtzaro Ikastolan zientzien lanketa nola bideratzen dugun azaltzeko hitzaldia eskaini zuen.