Haurtzaro AR Redadeg-en

Diwango ikasleak eta Oiartzungo ordezkariak lekukoa eramaten, AR Redadeg lasterketan, 1.783. kilometroan.

Biba zuek!

Wikipediatik:
Ar Redadeg bretainiera hizkuntza sustatzeko 2008an estreinakoz ospatu zen lasterketa da. Bretainiar irakasle batzuk Arrigorriagako institutuarekin izan zituzten hartu-eman batzuen ondorioz harremanetan jarri eta gero sortu zitzaien ideia izan zen. Diwanentzako dirua biltzea izan zen zuen lehen xedea, eta Korrikaren antzerako eredua jarraitu zuen. Lehendabiziko lasterketak 600 kilometro inguru bete zituen, Nantestik Karaezeraino.

Ar Redadeg lasterketaren bigarren edizioa 2010eko maiatzean egin zuten, 2009ko Korrikak delegazio bat bidali zuen bigarren Ar Redadeg-a prestatzeari begira. Hortik aurrera, bi urtetik bi urtera Ar Redadeg ospatu dute Bretainian.