Haurren jaia, San Nikolas

Abenduaren 5ean ospatu izan dugu San Nikolas eguna, haurren jaia. Herrian barrena kantuan eta eskean ateratzearen ohitura jarraituz, gaurko egunean 3urtetik LH2 bitarteko haurrak kantuan atera izan gara. Gaur, ordea, euritan hasi dugu eguna eta ezin izan dugu nahi moduan atera. Halere, ostartea aprobetxatuz, ikastolako anfiteatroan elkartu gara eta kantatu ere egin dugu, tarte gozo bat eskainiz haurren jaiari.